2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

DONOSTIAKOEN CURRICULUM AMANKOMUNAK

INAUTERIAK:

  • Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
  • Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
  • Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna.
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea

GABONAK:

TXANGOAK:
  • Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
  • Norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta gogoak modu asertiboan adierazi, eta, era berean, gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak adi entzuteko aukera ematen duten egoerak.
  • Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
  • Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etab.).
  • Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean

URTEBETETZEAK:

  • Afektu eta enpatiako harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea
  • Askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.
  • Ongizate emozionalari eta fisikoari loturiko ohiturak eta jarrerak barneratzen aurrera egitea
  • Inguruko pertsonekin harreman afektibo egokiak bilatzea eta ezartzea.

2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKI BILDUMA + 2015eko DEKRETUA

Sarrera hau, aurreko eguneko sarrerarekin bat dator. Honetan, aurreko egunean igo nituen argazkiak banan-banan aztertuko ditut, 2015eko dekretua kontuan hartuta. 

237/2015 Dekretua

1. ARGAZKIA: "Lehenengo urteak etxean"
  • Konpetentzia motorra
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea. 
  • Ongizate emozionalari eta fisikoari loturiko ohiturak eta jarrerak barneratzen aurrera egitea.
  •   Inguruko pertsonekin harreman afektibo egokiak bilatzea eta ezartzea.
2. ARGAZKIA: "Lehenengo Santo Tomas eguna"
  • Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea. 
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea.
3. ARGAZKIA: "Inauteriak"
  • Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
  • Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
  • Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna.
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea

2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKI BILDUMA

Pertsona baten lehenengo urteetan egoten diren gertaerak oso garrantzitsuak eta politak izan daitezke. Ondoren, nire haurtzaroko argazki batzuk aztertuko ditut eta hauen sentipenak zuekin elkarbanatuko ditut. 

Nire lehenengo urteak, 3 urte izan nituen harte, etxean amarekin pasatu nituen, ez nintzen haurtzaindegira joan.  Denbora honetan ibiltzen eta nire gorputza kontrolatzen ikasi nuen, betiere nire ama hor egonda neri laguntzeko eta batzuetan nire bizitzako momentu garrantzitsuenetarikoei argazkiak ateratzeko. 

Egia esan, urte hauetako oroipenik ez ditut, etxe hortaz ez naiz gogoratzen, nire bizitzako urte pare bat pasa nituen eta. 4-5 urtekin, Intxaurrondora joan nintzen bizitzera eta nire haurtzaroko gertaerak etxe hortan kokatzen ditut. 

Nire amak kontatu didan bezala, ez nituen arazorik izan ibiltzen eta zutik jartzeko orduan. Hiru urte izandakoan Biteri haur eskolara joan nintzen non nire haurtzaroko lagun guztiak ezagutu nituen. Oso oroitzapen politak dira naiz eta oroipen gutxi izan. Ondoren ateratzen den argazkian nire lehenengo Santo Tomas eguneko argazki bat da. 

Haurtzaindegiko lehenengo urtea zenez, oraindik haur gutxi geuden gelan, baino hau onurak ekartzen zituen gure garapenari begiratuz. Gure hezitzailea bakoitzarekin denbora gehiago egoten zen eta gure beharrak asetzen zituen nahiz eta batzuetan zaila izan, denak aldi berean atentzioa eskatzen genuelako. Esango nuke, kaxeritaz jantzita, lehenengo urtetariko bat izan zela, oso egun dibertigarria eta polita pasa genuen. 

Argazkin honetan berriz, autematen da gelakideen kopurua handitu egin zela. Gure lehenengo iƱauteriak izan ziren Biteri ikastolan eta urte guztietan bezala, 3-4 urteko haurrak Kubako jendetaz janzten ginen. Oroitzen dudan gauzetariko bat da, mozorro hau azkura asko ematen zuela! 
Hau izan zen lehenengo urtea irakasle aldaketa izan genuela, Karmele izan zen nik oroitzen dudan hezitzailearik hoberena. Beti gure nahiei moldatzen zituen jarduerak eta gure gogo-aldarteak kontuan izaten zituen beti.

Urteak pasa ahala, gure adiskidetasuna geroz eta indartsuago egiten zen eta elkarrekin oso ondo pasatzen genuen. Urte hoietako lagun askokin harreman handia daukat oraindikan, baino zoritxarrez ez guztiekin. Batzuk beste eskola batzuetara joan ziren eta haiekin komunikazioa galdu genuen. 

Argazki hau oso garrantzitsua da niretzat, nire haurtzaroko momentu garrantzitsu bat islatzen du eta. Danborrada zen eta beti bezala neskak kantineraz jantzita atera behar ziren eta mutilak berriz gastadorez, nik ordea, ez nuen kantineraz jantzita atera nahi baizik eta gastadorez. Hasiera batean ezezkoa eman zidaten, baino saiakera asko egin ondoren, utzi egin zidaten eta gastadorez jantzita ateratza urte hortan. 

Nire urtebetzearen ospaketa. Urteko egunerik hoberena. Opariak, tarta, goxokiak, lagunak, ... Egun hoietan ez zen ezer ez falta. Oso oso ondo pasatzen genuen denak batera jolasean. 

Bukatzeko, txikia nintzeneko hobbia, euskal dantza. Parebat egun astean, bazkaldu eta gero, gimnasiora abiatzen ginen euskal dantza klaseak egiteko. Hauetan emankizun ugari egiten genituen, bai eskolan eta bai beste lekutako festetan. Oso ondo pasatzen genuen dantza egiten eta pena ematen dit utzi behar izana. Argazki honekin, bukaera ematen diot Blog honeko sarrera honi. Espero gustatzea!

2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

CAJAS DE VIDA

"Paisajes que nos narran"

Sarrera honetan, "Cajas de vida" arikuluari buruzko hausnarketa pertsonala egingo dut. 

Oso artikulu interesgarria iruditu egin zait. Ez nekien eskoletan horrelako proiektuak aurrera eramaten zirela baino iruditzen zait haurrarentzako oso aberasgarria izan daitekeela bai arlo pertsonalerako eta bai besteak hobeto ezagutu ahal izateko. Kaxa hauen bitartez, haurrak bere sentimenduak azaleratu ditzakete, ikaskideekin konpartitu eta hauetaz hitz egin.