2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

CAJAS DE VIDA

"Paisajes que nos narran"


Sarrera honetan, "Cajas de vida" arikuluari buruzko hausnarketa pertsonala egingo dut. 

Oso artikulu interesgarria iruditu egin zait. Ez nekien eskoletan horrelako proiektuak aurrera eramaten zirela baino iruditzen zait haurrarentzako oso aberasgarria izan daitekeela bai arlo pertsonalerako eta bai besteak hobeto ezagutu ahal izateko. Kaxa hauen bitartez, haurrak bere sentimenduak azaleratu ditzakete, ikaskideekin konpartitu eta hauetaz hitz egin. 

Edozein motatako objetuak sartu ditzazkete, haientzako garrantzitsuak direnak eta besteekin konpartitu nahi diztutenak. Honekin, sentimenduak azalduz, enpatia asko landu daiteke eta haurrak jakingo dute nola sentitzen dirien haien ikaskideak haien kaxen bitartez. 

Interesgarria eta oso garrantzitsua iruditu zait irakasleak ere proiektuan parte hartzea eta berak ere bere kaxa izatea. Haurrak segurtasun gehiago edukiko du berarengan gehiago ezagutzen badu, eta kaxa oso metodo ona izan daiteke. Ondorioz, hezitzailearekin daukan atxikimendua, sendoago izango da eta haurrak bere beharrak aho betean adieraziko ditu.
Eskola guztietan egon beharreko proiektu bat izan beharko litzateke, haurrentzako oso aberasgarria da eta. 

Hemen uzten dizuet link-a irakurri ahal izateko, animatu! 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina