2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKI BILDUMA


Pertsona baten lehenengo urteetan egoten diren gertaerak oso garrantzitsuak eta politak izan daitezke. Ondoren, nire haurtzaroko argazki batzuk aztertuko ditut eta hauen sentipenak zuekin elkarbanatuko ditut. 



Nire lehenengo urteak, 3 urte izan nituen harte, etxean amarekin pasatu nituen, ez nintzen haurtzaindegira joan.  Denbora honetan ibiltzen eta nire gorputza kontrolatzen ikasi nuen, betiere nire ama hor egonda neri laguntzeko eta batzuetan nire bizitzako momentu garrantzitsuenetarikoei argazkiak ateratzeko. 

Egia esan, urte hauetako oroipenik ez ditut, etxe hortaz ez naiz gogoratzen, nire bizitzako urte pare bat pasa nituen eta. 4-5 urtekin, Intxaurrondora joan nintzen bizitzera eta nire haurtzaroko gertaerak etxe hortan kokatzen ditut. 

Nire amak kontatu didan bezala, ez nituen arazorik izan ibiltzen eta zutik jartzeko orduan. Hiru urte izandakoan Biteri haur eskolara joan nintzen non nire haurtzaroko lagun guztiak ezagutu nituen. Oso oroitzapen politak dira naiz eta oroipen gutxi izan. Ondoren ateratzen den argazkian nire lehenengo Santo Tomas eguneko argazki bat da. 



Haurtzaindegiko lehenengo urtea zenez, oraindik haur gutxi geuden gelan, baino hau onurak ekartzen zituen gure garapenari begiratuz. Gure hezitzailea bakoitzarekin denbora gehiago egoten zen eta gure beharrak asetzen zituen nahiz eta batzuetan zaila izan, denak aldi berean atentzioa eskatzen genuelako. Esango nuke, kaxeritaz jantzita, lehenengo urtetariko bat izan zela, oso egun dibertigarria eta polita pasa genuen. 


Argazkin honetan berriz, autematen da gelakideen kopurua handitu egin zela. Gure lehenengo iƱauteriak izan ziren Biteri ikastolan eta urte guztietan bezala, 3-4 urteko haurrak Kubako jendetaz janzten ginen. Oroitzen dudan gauzetariko bat da, mozorro hau azkura asko ematen zuela! 
Hau izan zen lehenengo urtea irakasle aldaketa izan genuela, Karmele izan zen nik oroitzen dudan hezitzailearik hoberena. Beti gure nahiei moldatzen zituen jarduerak eta gure gogo-aldarteak kontuan izaten zituen beti.













Urteak pasa ahala, gure adiskidetasuna geroz eta indartsuago egiten zen eta elkarrekin oso ondo pasatzen genuen. Urte hoietako lagun askokin harreman handia daukat oraindikan, baino zoritxarrez ez guztiekin. Batzuk beste eskola batzuetara joan ziren eta haiekin komunikazioa galdu genuen. 


Argazki hau oso garrantzitsua da niretzat, nire haurtzaroko momentu garrantzitsu bat islatzen du eta. Danborrada zen eta beti bezala neskak kantineraz jantzita atera behar ziren eta mutilak berriz gastadorez, nik ordea, ez nuen kantineraz jantzita atera nahi baizik eta gastadorez. Hasiera batean ezezkoa eman zidaten, baino saiakera asko egin ondoren, utzi egin zidaten eta gastadorez jantzita ateratza urte hortan. 




Nire urtebetzearen ospaketa. Urteko egunerik hoberena. Opariak, tarta, goxokiak, lagunak, ... Egun hoietan ez zen ezer ez falta. Oso oso ondo pasatzen genuen denak batera jolasean. 






Bukatzeko, txikia nintzeneko hobbia, euskal dantza. Parebat egun astean, bazkaldu eta gero, gimnasiora abiatzen ginen euskal dantza klaseak egiteko. Hauetan emankizun ugari egiten genituen, bai eskolan eta bai beste lekutako festetan. Oso ondo pasatzen genuen dantza egiten eta pena ematen dit utzi behar izana. Argazki honekin, bukaera ematen diot Blog honeko sarrera honi. Espero gustatzea!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina