2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

URAREN PROGRAMAZIOAREN AURKEZPENA

GELAKO PROGRAMAZIOA, AURKEZPENAK 3

Gaurko egunean, aurkezpenak egiteko azken eguna izan da. Azken saio honetan, berriz ere 3 talde aurkeztu dituzte haien programazioak, gure taldea barne. Aurkezpena egin duen lehenengo taldea modu dinamiko batean azaldu du haien programazioa jokuen edo jarduera desberdinez adimen desberdinak landu dituzte. Bigarren taldeak neguarekin zerikusia duten programazioa prestatu ditute. Bukatzeko, gure taldea, uraren inguruan aurkezpena egin dugu, honetan gai hau zegatik aukeratu dugu, nola egingo genuke azaldu diegu gelakideei eta aurkezpena bukatzeko jarduera bat prestatu diegu. Sentsazio honarekin gelditu naiz aurkezpena egiterakoan, esaterako lan handia egin dugu eta ondo pasa degu aurkezpenean. 

2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

GELAKO PROGRAMAZIOA, AURKEZPENAK 2

Gaur ere aurkezpenak izan ditugu gelan. Esan beharra dago, gaurkoak oso originalak izan direla, talde batek haien programazioa azaldu dute haurren paperean jarrita eta asko gustatu zait. Beste taldeek iñauteriak eta txinatar eta euskal kultura alderatu dituzte haien programazioen bitartez. Oso politak eta interesgarriak iruditu zaizkit. 

2016(e)ko apirilaren 18(a), astelehena

GELAKO PROGRAMAZIOA, AURKEZPENAK 1

Gaur, gelako programazioari buruzko aurkezpenak hasi dira eta 3 taldekide izan dira haien lanak aurkeztu dituztenak. Haien gaiak guztiz desberdinak izan dira, talde batek landarei buruz egin du programazioa, beste batek elikagaiak aukeratu ditu programazioa lantzeko eta bukatzeko, azkeneko taldeak, programazioaren bitartez sentimenduak landu dituzte. Denen artean egiteko jardeurak prestatu dituzte eta oso ondo pasa degu. Oso interesgarriak eta politak iruditu zaizkit aurkezpenak eta gure aurkezpenerako guztiz baliagarria iruditu zait. 

2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

GELAKO PROGRAMAZIOA 4

Gelan egindako lana:

Gaur, gelan lana egiteko azken eguna, lana errepasatu, helburuak egin eta ebaluazioa zehaztu ditugu. 

2016(e)ko apirilaren 11(a), astelehena

2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

GELAKO PROGRAMAZIOA 1

Gelan egindako lana:

Begoñarekin proiektuaren egiturari buruz zalantzak argitu eta eskemen kontzeptuak indibidualki indartu eta landu ditugu. Oraindik ez gara hasi lana garatzen.

2016(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

TXOKOETAKO ZIRKULAZIOA


TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA. HAUR HEZKUNTZA.


-          Zer dakizu txokoetan oinarritutako metodologiaz?

Gela txoko desberdinetan banatzen dela eta hauetako bakoitzean gauza desberdin bat lantzen dela. Haurrak txoko batetik bestera txandaka aldatzen joaten dijoaz. Egunero egiten den metodologia bat da eta errutina batean bihurtzen doa. Ikasketa desberdinak modu ludiko batean gauzatzeko aukera ematen du.

-          Zer falta zaizu ikasteko?

Arlo berdinak gauzatzen dira urtearen zehar? Zeren arabera erabakitzen da txoko baten edukia? Taldeen osaketari begira, zein izango litzateke haur kopuru aproposa?

-          Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?

Txokoak antolatzeko modu desberdinak daudela, denak arlo berdina landuz baino jarduera desberdinekin. Haurra libreki aukeratzen du txokoa.

2016(e)ko martxoaren 11(a), ostirala

GELAKO PROGRAMAZIOA


2. Gelako programazioko irakurketaren elkarjartzea eta gelan komentatutakoa. 


Programazioaren aurretik:


-          Koordinazioa iraskasleen artean
-          Ikaselak ezagutu behar dira aurretik (testuingurua, familiak,…)
-          Behaketa, asoziazioa eta adierazpena, Decroniren 3 faseak.

Behaketa: haurrran interesa behartzea. Taldea eta ikasle bakoitza behatzea.
o Asoziazioa: ikaselagidatu kontzptuak arlazionaten gai berdinean. Ikaselak zentzua biatu ikasten duenari. Ikaslea aktibo.
o  Adierazpena: haurra gai izateko bere moduan adieratzeko (plastika, matematika,..)
o   Ebaluazioa: bere erara azaltzen eta argudiatzen utzi (azaltzeko gai ez bazara ez duzu ulertu) gainerakoei azaltzeko.

Printzipio batzuk jarraitu behar dira metodologiak egiteko:

2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea

PROIEKTUAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

Ondoren, astelehean egindako proiektuen azalpenen galdetegia erakutsiko dizuet: 

- Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz?
  • Proiektu hauek helburu jakin bat edukitzen dute eta hori lortu ahal izateko hainbat ekintza burutzen dira. 
  • Normalean epe luze baina konkretu batez gauzatzen dira. 
- Zer falta zaizu ikasteko?
  • Irakaslearen ikuspuntutik nola antolatzen diren 
- Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?
  • Hiru mota ezberdinez eman daitezke proiektuaren aukeraketa:
  1. Irakasleak proposatuta
  2. Ikasleek proposatuta
  3. Gelako beharrak asetzeko egindako proposamena
  • Proiektuaren antolaketa hiru galderetan oinarritzen da:
  1. Zer dakigu?
  2. Zertarako erabiltzen dugu?
  3. Zer lantzen dugu?
  • Gurasoen parteartzea oso garrantzitsua da proiektua gauzatzerako orduan.
  • Irakasleen arteko komunikazioa eta harremana proiektua gauzatzen den bitartean ezin bestekoa da. 

2016(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

TEORIA CURRICULARRAK ETA CURRICULUM MAILAK

1. Taldearen curriculum txosteneko irakurketaren elkarjartzea eta gelan komentatutakoa.


3 teoria:
  1. Teorikoa: Estrategiak ikasleak edukiak ulertzeko, metodoogia, baliabide esko zailtasunak dituzten ikasleekin.
  2. Praktikoa: Ekintzei, egiteari, ... garrantzi handia ematen zaie. 
  3. Kritikoa: Irakasleak irakasteko orduan teoria bat izan behar du kontuan. Irakastea autokritikoa da eta hausnarketari garrantzi handia ematen dio. Kontuan eduki behar dira egoera sozio-ekonomikoak. 
- Teoria bakoitzetik kurrikulum mota bat atera, denak desberdinak. 
- Kurrikuluma ez da soilik mugatzen ikaslearen ikaste prozesuari, baizik eta ikaslea eta ikaste prozesua inguratzen duen testuinguruan ere oinarritzen da. 
- Testuliburuak ez dira moldatzen ikasle guztientzako, irakaslea izan behar da hau moldatzen duena eta jarduerak moldatzen duena ikasleentzako. 

Zehaztapen maila:
- Egokitzapena: Ikasleak behar bereziak baditu, kurrikulum desberdin bat aplikatu beharko zaio. 
- Taldearenak edo pertsona batekoa izan daiteke. Horretarako ikastetxeko proiektuan oinarritu behar gara. Hona emen zehaztapen maila desberinak:
  1. Klaseko programazioa
  2. Ikastetxeko programazioa
  3. Dekretua (Hazi Berri)

2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

DONOSTIAKOEN CURRICULUM AMANKOMUNAK

INAUTERIAK:


  • Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
  • Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
  • Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna.
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea


GABONAK:


  • Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea


TXANGOAK:
  • Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
  • Norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta gogoak modu asertiboan adierazi, eta, era berean, gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak adi entzuteko aukera ematen duten egoerak.
  • Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
  • Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etab.).
  • Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean


URTEBETETZEAK:


  • Afektu eta enpatiako harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea
  • Askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.
  • Ongizate emozionalari eta fisikoari loturiko ohiturak eta jarrerak barneratzen aurrera egitea
  • Inguruko pertsonekin harreman afektibo egokiak bilatzea eta ezartzea.

2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKI BILDUMA + 2015eko DEKRETUA


Sarrera hau, aurreko eguneko sarrerarekin bat dator. Honetan, aurreko egunean igo nituen argazkiak banan-banan aztertuko ditut, 2015eko dekretua kontuan hartuta. 

237/2015 Dekretua

1. ARGAZKIA: "Lehenengo urteak etxean"
  • Konpetentzia motorra
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea. 
  • Ongizate emozionalari eta fisikoari loturiko ohiturak eta jarrerak barneratzen aurrera egitea.
  •   Inguruko pertsonekin harreman afektibo egokiak bilatzea eta ezartzea.
2. ARGAZKIA: "Lehenengo Santo Tomas eguna"
  • Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea. 
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea.
3. ARGAZKIA: "Inauteriak"
  • Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
  • Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
  • Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna.
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea

2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKI BILDUMA


Pertsona baten lehenengo urteetan egoten diren gertaerak oso garrantzitsuak eta politak izan daitezke. Ondoren, nire haurtzaroko argazki batzuk aztertuko ditut eta hauen sentipenak zuekin elkarbanatuko ditut. 



Nire lehenengo urteak, 3 urte izan nituen harte, etxean amarekin pasatu nituen, ez nintzen haurtzaindegira joan.  Denbora honetan ibiltzen eta nire gorputza kontrolatzen ikasi nuen, betiere nire ama hor egonda neri laguntzeko eta batzuetan nire bizitzako momentu garrantzitsuenetarikoei argazkiak ateratzeko. 

Egia esan, urte hauetako oroipenik ez ditut, etxe hortaz ez naiz gogoratzen, nire bizitzako urte pare bat pasa nituen eta. 4-5 urtekin, Intxaurrondora joan nintzen bizitzera eta nire haurtzaroko gertaerak etxe hortan kokatzen ditut. 

Nire amak kontatu didan bezala, ez nituen arazorik izan ibiltzen eta zutik jartzeko orduan. Hiru urte izandakoan Biteri haur eskolara joan nintzen non nire haurtzaroko lagun guztiak ezagutu nituen. Oso oroitzapen politak dira naiz eta oroipen gutxi izan. Ondoren ateratzen den argazkian nire lehenengo Santo Tomas eguneko argazki bat da. 



Haurtzaindegiko lehenengo urtea zenez, oraindik haur gutxi geuden gelan, baino hau onurak ekartzen zituen gure garapenari begiratuz. Gure hezitzailea bakoitzarekin denbora gehiago egoten zen eta gure beharrak asetzen zituen nahiz eta batzuetan zaila izan, denak aldi berean atentzioa eskatzen genuelako. Esango nuke, kaxeritaz jantzita, lehenengo urtetariko bat izan zela, oso egun dibertigarria eta polita pasa genuen. 


Argazkin honetan berriz, autematen da gelakideen kopurua handitu egin zela. Gure lehenengo iñauteriak izan ziren Biteri ikastolan eta urte guztietan bezala, 3-4 urteko haurrak Kubako jendetaz janzten ginen. Oroitzen dudan gauzetariko bat da, mozorro hau azkura asko ematen zuela! 
Hau izan zen lehenengo urtea irakasle aldaketa izan genuela, Karmele izan zen nik oroitzen dudan hezitzailearik hoberena. Beti gure nahiei moldatzen zituen jarduerak eta gure gogo-aldarteak kontuan izaten zituen beti.













Urteak pasa ahala, gure adiskidetasuna geroz eta indartsuago egiten zen eta elkarrekin oso ondo pasatzen genuen. Urte hoietako lagun askokin harreman handia daukat oraindikan, baino zoritxarrez ez guztiekin. Batzuk beste eskola batzuetara joan ziren eta haiekin komunikazioa galdu genuen. 


Argazki hau oso garrantzitsua da niretzat, nire haurtzaroko momentu garrantzitsu bat islatzen du eta. Danborrada zen eta beti bezala neskak kantineraz jantzita atera behar ziren eta mutilak berriz gastadorez, nik ordea, ez nuen kantineraz jantzita atera nahi baizik eta gastadorez. Hasiera batean ezezkoa eman zidaten, baino saiakera asko egin ondoren, utzi egin zidaten eta gastadorez jantzita ateratza urte hortan. 




Nire urtebetzearen ospaketa. Urteko egunerik hoberena. Opariak, tarta, goxokiak, lagunak, ... Egun hoietan ez zen ezer ez falta. Oso oso ondo pasatzen genuen denak batera jolasean. 






Bukatzeko, txikia nintzeneko hobbia, euskal dantza. Parebat egun astean, bazkaldu eta gero, gimnasiora abiatzen ginen euskal dantza klaseak egiteko. Hauetan emankizun ugari egiten genituen, bai eskolan eta bai beste lekutako festetan. Oso ondo pasatzen genuen dantza egiten eta pena ematen dit utzi behar izana. Argazki honekin, bukaera ematen diot Blog honeko sarrera honi. Espero gustatzea!





2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

CAJAS DE VIDA

"Paisajes que nos narran"


Sarrera honetan, "Cajas de vida" arikuluari buruzko hausnarketa pertsonala egingo dut. 

Oso artikulu interesgarria iruditu egin zait. Ez nekien eskoletan horrelako proiektuak aurrera eramaten zirela baino iruditzen zait haurrarentzako oso aberasgarria izan daitekeela bai arlo pertsonalerako eta bai besteak hobeto ezagutu ahal izateko. Kaxa hauen bitartez, haurrak bere sentimenduak azaleratu ditzakete, ikaskideekin konpartitu eta hauetaz hitz egin. 

2016(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala

NOR NAIZ NI

Kaixo guztioi!


Erika naiz, EHUko Haur Hezkuntzako ikaslea. Blog hau ireki dut didaktika ikasgaiko artikulu, bideo/argazki, hausnarketak,... zuekin konpartitu ahal izateko.

Espero dut zuen gustokoa izatea!
Ikasgaiko Bloga